Maddi Mujika Txurio (2002/07/20) erdilari lanetan aritzen da Oiartzun KE B-n. Karla Lekuona bere etxea balitz bezala ezagutzen du jokalariak, izan ere, alebinetatik geroztik taldearen kamiseta defendatzen izan da. Hori dela eta, Maddik esperientzia anitz ditu oiartzundarrekin. `One Club Woman´ honek "zoriontsu izateko" klub bat bezala deskribatzen du bere bizitzako taldea.
1. Nola deskribatzen zara?: Alaia, gertukoa, fidela, emozionala.
2. Burututako ikasketak: Gaur egun Haur Hezkuntza graduko 3.maila burutzen ari naiz EHU-n.
3. Film gustokoena: El viaje más largo.
4. Musika/Estilo gustokoena: Euskal musika orokorrean eta pop estiloa.
5. Janari gogokoena: Haragi lasagna.
6. Ihes egiteko toki bat: Maldivak.
7. Bizitzeko toki bat: Oiartzun.
8. Futbolaz gain, ze zaletasun duzu?: Musika orokorrean eta palan jolastea.
9. Partida hasi aurretik, superstiziorik?: Ez dut horrelakorik.
10. Aldagelan duzun ezizena: Maddi.
11. Futbolean izandako esperientziarik onena:2017/18 denboraldian Ohorezko kadete mailan liga irabazi genuenean eta 2021/22 denboraldian Ohorezko Territorial mailan liga irabazi genuenean, berriro ere, aurtengo denboraldian Euskal Ligan jolasteko aukera izanez
12. Futbolean izandako esperientziarik okerrena: 2020/21 denboraldian Euskal Ligatik Ohorezko Territorial mailara jeitsi ginenean.
13. Bertute bat: Taldeari positibotasuna eta alaitasuna eskaintzea.
14. Akats bat: Gauzak ateratzen ez bazaizkit, nire buruarekiko frustrazioa.
15. Talderik gogokoena: Oiartzungo Euskal Liga.
16. Afiziorik onena: Oiartzungo Nazional mailako taldekoak.
17. Desira bat: Nire ingurukoak osasuntsu eta zoriontsu izatea.
18. Haurtzarako idoloa: Xabi Prieto.
19. Oiartzun niretzat... Babesleku, familia, lagunak…zoriontsu izateko klub bat dela esango nuke.
20. Nolakoa da taldearen aldagela?: Gure artean giro ona, barreak, txantxak… egoten diren lekua.

Comentarios
Publicar un comentario